Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laiak dendak antolatutako VII. ardo dastaketa izango da datorren larunbatean, hilak 28, eguerdiko 12:30etatik 14:30era kiroldegiko aterpean. Hamar upategik hartuko dute parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Altanza, Monteabellan, Sommos, El Ternero, Proelio, Ramon Bilbao, B. Mazuela eta Garcia de Olanok.
Edateaz gain, bapo jateko aukera ere egongo da. Lopene eta Uzkudun harategietako, Basatxerriko eta Maisorreko produktuez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Musika ere ez da faltako, Ustekabe txaranga izango da giroa alaitzen.