Jon Mendizabal hirugarren sailkatu da Euskadiko Mahai Tenis Txapelketan

Joan den igandean jokatu zen Euskadiko Mahai Tenis Txapelketa eta Jon Mendizabal zestoarrak hirugarren postua eskuratu zuen. Sasoi betean dago Mendizabal eta maila bikaina erakusten ari da. Pasa den apirilean Euskadiko Mahai Teniseko taldekako txapelketa irabazi zuen Axier Fernández, Danel García, Xabi Martin eta Gorka Gutierrez taldekideekin batera.

Egin klik hemen igandeko txapeletako bideoak ikusteko.