Albisteak
Kepa Iribarrek Arroabean aurkeztu du “72 ordu” eleberria
— 2022-06-08Etxe giroan eta lagunartean egin zuen atzo Kepa Iribarrek “72 ordu” nobelaren aurkezpena Arroabean. Auzotarren galderekin tertulia sortu zen, eta giro politean eman zituen erantzunak eta liburuari buruzko xehetasunak. Iribarrek kontatu zue, azken aldian asko entzun duela Elkanori buruz, eta bi gauza zebilzkiela buruan; batetik, Elkanoren bidaiaren eguneroko bat aurkituko balitz zer kontatuko ote lukeen, eta bestetik, Elkano euskalduna ez balitz, honezkero pelikula bat egina izango zela. Bi kontu horiei tiraka jarri zuen “errota martxan” eta halaxe sortu zuen istorioa. Hasieran buruan bakarrik eta gero paperean. Presarik gabe egindako lana izan dela azpimarratu zuen behin eta berriz. Lana bukatuta, etxekoei eman zien irakurtzeko eta hauen “balekoa” jasota Euskadi Irratiko lankideek ere irakurri zuten. Hauek proposamen batzuk egin zizkioten eta argitaletxeren batekin harremanetan jartzera animatu zutela kontatu zuen Iribarrek. Hala, eman zuen Erein argitaletxera pausua.
Egin zaitez bazkide