Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, hilak 11, jokatuko da Zarauzko triatloia eta eragina izango du inguruko trafikoan. GI-631 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zestoarako noranzkoan, eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean. Zarautz aldera, aldiz, GI-361 irekita egongo da Zumaiarako noranzkoan.
Ordu horretan Zestoara iristeko aukerak:
Saihesbideak: Autobidetik Itziar-Endoia edo Elgoibar-Azkoitia-Zestoa.
Zumaia eta Beduatik: Oikia-Ibañarrieta.
Aizarnazabaldik: Ibañarrietatik Oikiara eta ondoren Bedua Itziar.