Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

‘Olatu arteko txalupa arraroa’ ikuskizuna eskaini zuten Ines Osinagak eta Joseba Sarrionandiak atzo arratsaldean Portalen. Eguraldia lagun, tabernako atzeko terrazan eskaini zuten emanaldia. Jakinmina piztu zuen ikuskizunak eta jende dezente bertaratu zen. Han izan zirenek gozatu ederra hartu zuten musika eta poesia uztartzen dituen saioarekin.