Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean jokatu ziren Txokoko txapelketako finalerdiak. Manex eta Julen Txapei anaiak nagusitu ziren lehen partidan , Oier eta Pabloren aurka 23-30 irabazita. Bigarren finalerdian berriz, Mikel eta Adonis izan ziren garaile, Liher eta Josuren aurka 16-30 eginda. Finala, beraz, Txapei anaien eta Mikel eta Adonisen artean erabakiko da. Ostiralean izango da hitzordua, eta finalaren aurretik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko da, arratsaldeko 18:30ean hasita.