Albisteak
[EMAITZAK] Errendimenduko Txapelketako Ekialdeko finalak Zestoan jokatu dira
— 2016-12-24Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako Ekialdeko finalak Zestoan jokatu ziren ostiral arratsaldean (abenduak 23). Final horietan alebin eta infantilak lehiatu ziren. Partida hauek 8 tanturako set-etan jokatzen dira, eta partida irabazteko bi set egin behar dira. Honako hauek izan ziren emaitzak:
- Alebinak 2. urtea: Oliden (Añorga) 0 – Gaztañaga (Gazteleku) 2
- Infantilak lehen urtea: Irazustabarrena (Intxurre) 2 – Olaiz (Oiarpe) 0
- Infantilak 2. urtea: Apaolaza (Hernani) 0 – Alonso (Zestoa) 2
Final horietaz gain, Kadete mailan, eskuz banakako finalerdia jokatu zuten Zestoako klubean dabilen Salegi itziartarrak eta Alberdi azpeitiarrak. Maila oso oneko partida izan zen. Amaieran Salegi 18 – Alberdi 8.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide