Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jakina denez, Ion Egigurenek Aizarna.com webgunean hilabeteko argazkiak eta artikuluak zintzilikatzen ditu. Artxibo lan ederra dauka egina. Oraingoan, auzolan baten berri eman du. Honela dio: “Santa Engrazia ermita inguruak, gehi bertara doan bidea garbitu eta txukundu dute auzolanean. Ermita eta gailur honen lagun talde bat osatu eta lan bikaina egin dute bertan. Aurrerantzean bisitatu nahi duenak ez du bidearen aitzakiarik izango. Bejondeiela!!!”
argazkiak: Ion Egiguren