Albisteak

Jakitea elkartearen saria jaso du Araneta erretegiak

Joseba Odriozola eta Idoia Mendez sari banaketan (Argazkia: Josema Azpeitia)

Zestoako Araneta jatetxeak Jakitea elkartearen saria jaso du kilometro zero eta label produktuak modu egokian erabiltzeagatik. Joseba Odriozola eta Idoia Mendez Aranetako arduradunek jaso zuten saria.

Asteartean egin zuen euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea helburu duen elkarteak sari banaketa, Adunako Zabala sagardotegian. Bederatzi sari banatu zituzten, kategoria ezberdinetan banatuta. Beasaingo Kattalin erretegia, Orioko Bodegon Sarasua jatetxea edo Ataungo Bittor jatetxea izan ziren sarituetako batzuk.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide