Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguzki erakunde ekologistak salatu duenaren arabera “hainbat egunetan” antzeman dute Urola ibaian odol isuria, Iraeta parean. Uraren Euskal Agentziarekin harremanetan jarri da talde ekologista eta hauek bertaratu eta ikerketa abiatu omen dute. Eguzkik gogorarazi du “ez dagoela baimenik ibaira zuzenean odol isurketak egiteko”. Urkaiko hiltegitik egindako isurketak izan daitezkeela ere gaineratu du taldeak. Egun hauetan ur gutxi darama ibaiak eta kalteak larriagoak izan daitezkeela ere gehitu du.
https://twitter.com/i/status/1562446687850811392