Erlojuaren kaiola kenduta dago
— 2016-12-29Egun hauetan norbait Santa Engraziako ermitara joaten bada, erlojua gordetzen zuen itxiturarik ez du ikusiko. Izan ere, berritu ondoren, erlojua lehen zegoen baino dezente beherago kokatuko da. Horretarako, itxitura kendu eta txokoa txukundu eta egokitu egingo da.
Abenduaren 28an igo ginen itxitura kentzera, hainbat tramankulu hartuta. Bide batez, kanpaiaren euskarria txukundu genuen, eta baita mailuaren euskarria egokitzeko neurriak hartu ere.
Bestalde, Lasaon jarraitzen du erlojuak. Probak egiten jarraituko dugu udaberrian bere lekura eman arte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide