Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Auzo elkarteak antolatuta, hiru saioko sendabelar ikastaroa egingo dute urtea amaitu aurretik Arroagoian. Lehen saioa urriaren 19an izango da, asteazkena. Parte hartzen dutenek xanpu solidoak egiten ikasiko dute Sortzen Naturaren eskutik.
Bigarren hitzordua, azaroaren 16an izango da, eta garbigailu garbiak egingo dituzte Itziar Etxeberriarekin. Hirugarren eta azken saioa, berriz, abenduaren 14an egingo dute, eta kosmetika naturala landuko dute Etxeberriarekin.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek arroagoikoauzoelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Ikastaroak 22 euroko prezioa izango du. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute urriaren 19ko saioa bakarrik egiteko aukera ere badagoela, zortzi euro ordainduta.