Albisteak
Saseta defentsa sistemaren inguruko hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Alonderon
— 2022-11-28Zestoako Udalak legealdi honetan memoria historikoaren berreskurapenerako Aranzadi elkartearekin egindako hitzarmenaren baitan, 1936-1945 urteen artean gertatuaren ikerketari dagokion azken hitzaldia egingo da azaroaren 30ean. Arratsaldeko 19:00tan izango da hitzordua, Alonderoko udal aretoan. “Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta Defentsa Sistema” hitzaldia eskainiko du Karlos Almorza Aranzadi zientzia elkarteko historialariak.
Oroimen Bulegoa zabalik
Egun berean testigantzak jasotzeko oroimen bulegoa azkenekoz irekiko dute. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bertaratu ezin duenak 943 466 142 telefonora deitu edo memoria@aranzadi.eus helbidera mezu bat bidali dezake.
Egin zaitez bazkide