Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den azaro amaieran Arroaerrekako bizilagun batek telefono kableen hodi huts mordoa erreka bazterrean pilatuta zegoela salatu zuen. Gaur, Zestoako Udalak salatu egin du Oliden eta Elordi azpiko erreka zulora egindako azken isuria. Erakundearen esanetan, telefono kableen hodi mordoa zegoen erreka ondora botata eta auzolanean garbitu dute. Zabor guztia ateratzeko udal ibilgailua bi bider bete behar izan dutela ere gaineratu dute.
Azkenik, erakundeak horrelako isuriak egiten dituztenak gogor zigortuko dituela adierazi du.