Albisteak
Aurrekontu parte hartzaileen bozketaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean
— 2022-12-14Hauek dira bozketa fasean izan diren proposamenak:
1. Uztapide parkeko berrikuntza lanak (22.345,89€)
2. Zestoako erdigunean informazio panelak egokitzea, edozein tokitan jartzea sahiesteko (2.319,03€)
3. Zestoak Herri Eskolako HH 2-3 eraikineko parkeko berrikuntza lanak (18.288,91€)
4. Aizarnako plazako hormak berritzea (6.325,95€)
5. Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloia berritzea (23.342,91€)
6. Aizarnako pilotalekuan dauden bi lokaletan hezetasun arazoak konpontzeko aireztapena hobetzea (2.418,40€)
7. Aizarnako parkean jolas inklusiboak hartzeko egokitzapen lanak (11.970,83€)
8. Arroarrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobetzeko lanak (24.962,30€)
9. Arroabeko erabilera anitzeko Sakulupe parkean interbentzioari jarraipena ematea (8.974,45€)
10. Arroabeko parke publikoak berritzea (24.995,23€)
11. Ibañarrietako Gañetabidea hobetzea (4.210,80€)
12. Ibañarrietako argiteria hobetzea (4.210,80€)
Egin zaitez bazkide