Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Correoseko etxean zortzi pisuko eraikina altxako dutela jakinarazi du Zestoako Udalak. Datorren martxoa hasieran hasiko dira lanak, eta 2024ko urtarrilerako amaitzea aurreikusten dute. Efizientzia energetikoa kontuan hartuko duten hogei etxebizitzak izango dira. Izarraitz aldera leiho handiekin: hiru gela, bi komun eta garajeak izango dituzte. Horrez gain hainbat eremu ere izango dituzte bizilagun guztiek erabili ahal izateko: sauna, gimnasioa… Etxebizitza bakoitzaren prezioa aurrerago jakinaraziko du enpresa eraikitzaileak.