278. Gabon jai atseginak eta Urte Berri on!

Euria

Aterkia teilatu,

euritan banoa;

oinak lurrean, goian

ametsen ur-loa.

Aterkiz jasango dut

euri-erasoa;

gogoak ezin uxa

barneko lainoa.

 

Zeru sabaian mila

zulo sortu dira;

handik milaka hari

datoz lur bustira.

Aterki hau kaiola

da nire begira;

burdin-hari bustiak

nire jira-bira.

 

Hala noa bizitzan

loturaz betea;

bihotzaren lokarri,

gurari katea.

Nahi eta ezin zabaldu

ametsen atea;

nire baitan bai-dizut

gogo-espetxea.

 

Eguzkiak urra du

zeruko goibela.

Aterkia bilduta,

argi dut txapela.

Ihes doakit gora

bulkoen txanela.

Amets egin dut berriz

nire esku naizela!

 

OcaƱa

Ilargi-argia edan eta mozkortzen dena.

 

Dena erraza zenean

Lorategia asunez eta sasiz betetako orube bat zen, baina arrosondo bat gordetzen zuen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide