Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Vamos al frontonen” doinuarekin txaranga kiroldegi barruraino sartu zen, ohikoa den moduan. Kirolariak atzetik zituztela frontoiari itzulia eman zioten. Giro bikaina izan zen kiroldegian ere argazkietan ikusten den moduan. Pilota txapelketako hiru eta laugarren posturako partida Txapei III-Erasun bikoteak, Arteaga-Alcantararen aurka 22-10 irabazi zuen. Finalean, berriz, Sasiain-Garmendia bikoteak irabazi zion Espinal-Alonsori 22-18. Epaile lanetan Jon Uria izan zen eta esatari Unai Algarabel. Harri-jasotzaileek ere lan bikaina egin zuten.