Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean eta urtarrilaren 19an, ostegunean, Euskara Foroko kideak kiroldegiko sarreran egongo dira mugikorrak itzulpenak egiteko zein aukera eskaintzen dituen ezagutzera emateko. Bertaratzen diren herritarrei mugikorra nola erabili eta lanak errazte aldera mugikorra ondo konfiguratzen ere erakutsiko zaie, baita Telegram aplikazioak eskaintzen dituen aukerak ere. Arratsaldeko 16:30etatik 18:30era bitartean egongo dira kiroldegiko sarreran, gaur eta ostegunean, ordu eta leku berean. Euskara foroak ZAS!-en (Zurrumurruen Aurkako Sarea) laguntza izan du ekimen hau aurrera ateratzeko.