Zestoan merkatari elkarteko Gabonetako zozketako saritu bat agertzeko dago
Danbolin— 2023-01-17
Zestoan merkatari elkarteak urtarrilaren 6an jakinarazi zituen Gabonetako zozketaren zenbaki sarituak. Elkarteko sektore guztietan (janari-denda, arropa eta oinetakoa, teknologia, liburu eta paper denda, etxerako osagarriak, edertasuna eta ongizatea) gastatzeko 360 euroko bost bonu zozkatu dituzte. Bonu bakoitzak bost sektoretan banatzeko hamar euroko txartelak ditu.
Lau bonuren jabeak azaldu dira dagoeneko, baina bosgarrena agertzeko dago oraindik, 16.756 zenbakiduna. Otsailaren 6a baino lehen agertzen ez bada, ordezko zenbakia izango da zenbaki saritua.
Elkarteko kideek azaldu dute irabazleek apirilaren 18a arte erabili ahal izango dituztela bonuak. Bestalde, zozketaren helburua Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzea dela nabarmendu dute, “herrian uste baino askoz gehiago” dagoelako..