Albisteak
[ARGAZKIAK] Goizean goiz hasi dira santa eskean baserriz-baserri Zestoako taldea
— 2023-02-04Larunbata izanik azken aldian baino kide gehiago dabil Zestoako santa eskeko taldean. Goiz parteko ibilbidean, Etorra eta Sastarrain bailaran, izan da berrikuntzarik, jai eguna tarteko baserrietan haur eta gazteak atera dira ateetara. Lilibean ere izan da taldea aspaldiko partez. Salda beroa, san blas opilak, mokadutxoak eta tragoak batean eta bestean. Eguna hasi besterik ez da egin. Aurten kalea eta tabernak goizez egingo dituzte eta bazkal ondoren Akoa bailaran izango dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide