‘Zurrumurruak desegiten, pertsonekin konektatzen’
— 2023-02-20Zurrumurruen aurkako formazioaren azken saioa izango da bihar, otsailaren 21ean. Tailer praktikoa izango da, pertonen arteko harremanak ikusi, ulertu eta beste era batez eraikitzeko aukerak ikustaraziko diguna.
Honela aurkezten du Asierrek bere burua:
“Ikuspegi sistemikotik, aholkulari, prestatzaile eta coach lan egiten dut nire proiektu profesionalean: Korapilatzen.
Hona hemen nire prestakuntza: gizarte-hezitzailea, familiako psikoterapeuta, jarduketa sistemikoetako aditua, gainbegiralea/coacha eta erakundeen garapena.
Norberaren garapenerako prozesuak eta erakunde zein gizarte arloko taldeak sustatzen ditut, zenbait enpresaren, administrazio publikoren eta gizarte-erakunderen laguntzaz.
Antolakuntza-modu berrien, berrikuntza-prozesuen eta teknologia berrien erabileraren inguruko interesa daukat. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea naiz.”
Egin zaitez bazkide