Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laiak dendak zortzigarren ardo dastaketa antolatu du datorren apirilaren 1erako. Eguerdiko 12:30etatik 14:30era izango da hitzordua, kiroldegiko aterpean. Hamaika upategik hartuko dute parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Monteabellon, Rioja Bordon, Garcia de Olano, Aitaren, Caecus, Ondalan, Zudugarai, Ramon Bilbao eta Mazuela izango dira bertan.
Edateaz gain, bapo jateko aukera ere egongo da. Lopene harategiko, Basatxerriko eta Maisorreko produktuez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Musika ere ez da faltako, Ustekabe txaranga izango da giroa alaitzen.