Zer euskal abesti entzun nahiko zenuke tabernetan santakutzetan?

Lortuko dugu santakutz hauetan euskal musika nagusi izatea herriko tabernetan?

Erronka eta ilusio berri bat jarri diogu gure buruari Euskara Foroan. Goiko galdera horrek adierazten duena, hain zuzen.

Ez da kezka berria. Azken amabirjin jaietan, zoroperietan eta baita asteburu arruntetan ere, erdarazko musika izan da eta da nagusi herriko tabernetan. Horretaz hausnartu zuen herritar batek ‘Baso bat ur Euskaraldiari‘ iritzi artikuluan.

Kontua da, entzuten dugu musikak badu eragina euskararen erabileran? Jakina baietz, ordenagailuko pantailak edo telefonoko app-ek duten antzera. Jasotzen duguna erdara denean, gure burmuinak automatikoki joaten da beste hizkuntza horretara eta, konturatu gabe, gure buruak erdaraz pentsatzen hasten da. Berbetan zein isilik erdaraz dabil gure garuna.

Eta tabernariei euskarazko playlist bat eskainiko bagenie?

Eta zestoarrei galdetzen badiegu zer abestirekin osatu zerrenda? Eta taberna bakoitzarentzat playlist propioa emango bagenio bere bezeroek aukeratutako abestiekin?

Horiexek dira kanpaina honen gakoak:

> Helburua: euskal musika nagusi izatea aurtengo santakutzetan

> Erronka: taberna bakoitzari beren bezeroek aukeratutako abestiekin playlist-a sortzea

Zein abesti proposatuko zenuke zerrenda horretan sartzeko? Bi modu dituzu parte hartzeko:

1- Zure ohiko tabernan egongo den zerrendan zure izena eta abestia (abeslaria edo taldea)

2- Bidali zure proposamena danbolinen kanal hauetako edozeinetatik:

https://www.facebook.com/danbolinzestoa                          https://twitter.com/danbolinzestoa
@danbolinzulokulturelkartea                                             722 609 265
Parte-hartzaile guztien artean 2 trago + 2 pintxo txartelak zozketatuko ditugu. Taberna bakoitzean txartel bat zozketatuko dugu. Eta beste bat danbolineko sare sozialen bidez proposamena bidali dutenen artean.
Proposamenak egiteko azken eguna: apirilak 27, osteguna
Zozketarako arauak:

Parte hartu nahi duen tabernak edukiko du bere playlist propioa, bere bezeroek proposatutako abestiekin osatuta. Eta parte hartu duten beren bezeroen artean zozketatuko da txartel bat.

Baldintzak:

1) Tabernak parte hartzeko prest egon behar du

2) Playlist eta zozketa propioa edukitzeko, gutxienez orri bat bete beharko dute proposamenek.

3) Orri bat beteko ez balu, proposamenak playlist orokorrean sartuko dira eta parte hartzaileen izenek zozketa orokorrera pasako dira.

Proposamenak egiteko azken eguna: apirilak 27, osteguna




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide