Albisteak

Zestoarrek aurrera egin dute Herriarteko txapelketan

Herriarteko txapelketan parte hartzen ari diren Zestoako bi taldeek, hurrengo faserako txartelak eskuratu dituzte. Gomazko palako taldeak Zumaian jokatu zuen ostiral arratsaldean. 3 partidak irabazi zituzten: banaka (10-20), binaka ( 8-20) eta zazpiaren barruan ( 19-20). Joan etorriko partida guztiak irabazita pasako dira hurrengo fasera. Datorren ostiralean Hernaniren aurka jokatuko dituzte final laurdenetako partidak, arratsaldeko 18:30ean hasita, Zestoako kiroldegian.

Eskuzko taldeak Tolosaren aurka jokatu zuen larunbat goizean, Amezketako frontoian. 2-1 irabazi zuten Tolosako taldearen aurka. Kadeteak ( 19-22), jubenilak (6-22) eta nagusiak (22-9). Joan etorriko partiden emaitza 3-3 izan zenez, aldeko eta kontrako tantoak hartu zituzten kontuan hurrengo fasera pasatzeko, eta zestoarrek lortu zuten txartela. Final laurdenetako partida Andoainen aurka jokatuko dute, larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, kiroldegian.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide