Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ertxiña musika eskolak 2023-2024 ikasturteko matrikulazioa zabaldu berri du. Epea maiatzaren 22tik ekainaren 9ra arte luzatuko dute. Eskaerak ertxiamusikaeskola@yahoo.es helbidearen bidez edo musika eskolan bertan egin ahal izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Bost urtetik aurrerakoek musika tailerrean eman ahal izango dute izena. Zazpi urtetik aurrerakoek, aldiz, musika hizkuntza saioak eta askotariko instrumentuak ikasteko aukera izango dute. Horrez gain, helduentzako eskaintza ere izango da.