Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urolako trena. Bidaia bat iraganera izenburupean diapositiba emanaldia eskainiko du Sabino Legarda Ereño legazpiarrak, datorren ostegunean, hilak 15. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxeko areto nagusian. 1926tik 1986ra arte Zumarraga eta Zumaia lotu zituen garraiobide hura gogora ekartzeko eta belaunaldi berriek ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Argazkia: Fondo Marín-Kutxa Fototeka