Albisteak
Biolur elkartearen 30. urteurrena ospatuko dute igandean Iraetan
— 2023-07-03Gipuzkoan nekazaritza ekologikoaren alde ari den Biolur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du datorren igandean, uztailak 9, Iraetan. Goizean batzar nagusia egingo dute eta eguerdian Amillubi Txiki baserria eta inguruko lurrak bisitatuko dituzte. Gero bazkaria egingo dute frontoian, eta ondoren kontzertua izango da.
Ospakizunetan parte hartu nahi dutenek, gaur iluntzera arte izango dute izena emateko aukera, Biolurrera deituta (943 76 14 47) edo biolur.eus webgunean.
Hemen egitaraua:
10:30 Bazkideei zuzendutako batzar nagusia
12:30 Amillubi Txikira bisita
14:00 Ekitaldia
14:30 Bazkaria
16:30 Monsanto Kilombo taldearen kontzertua
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide