Albisteak
Hasi dituzte sankristobalak Narrondon
— 2023-07-08Suziriarekin eman zioten atzo hasiera Narrondon San Kristobal jaiei. Sagardo dastaketa, II. Hnburgesa festa eta Dj Olaberri izan zituzten jaiei hasera emateko.
Gaur ere izango da zertan gozatua. Arratsaldeko 15:30ean Mus eta eskoba txapelketak izango dira. 16:30etatik 19:30ak bitartean Gaztetxoentzako puzgarriak eta txokolatada. Ondoren, 20:30ean Sardina jana. Afariaren txanda izango da 21:00etan. Gure Ametsa elkartean egingo da afaria eta eguna dantzan amaitzeko, 22:30ean Obaneuke taldearekin erromeria izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide