Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Portale Kulturguneak antolatuta, Mikel Alberdi Azpeitiko idazleak Isildu aurretik poesia liburua aurkeztu zuen atzo Portalen, irakurketa musikatu formatuan. Bertaratutakoek Alberdik liburuan jasotako 10 poema inguru entzuteko aukera izan zuten, Aitor Huergoren gitarra doinuek lagunduta. Aurkezpenera joandakoak Alberdiren liburu berriaren aleekin itzuli ziren etxera.
