Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Karmenek aurrera jarraitzen dute, gaur amaituko dira. Goizean zehar meza eta umeentzat herri kirolak izan dira. Aurre ikusita ez bazegoen ere, Leandro Insua azaldu da plazan eta zirko ikuskizuna eskaini du.
Arratsaldeko 17:30ean herri kirol saioa izango da Udane Ostolaza, Karmele Gisasola, Jokin Eizmendi, Imanol Royo Lartain, Mikel LarraƱaga eta Julen Alberdi Txikiarekin. Ondoren, 19:00ak inguruan Izer eta Alabierrekin erromeria eta gaueko hamabiak aldera Karmentxu datorren urtera arte agurtuko dute Arroabean.