Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Irailaren 28an hasiko du ikasturtea Zestoako irakurle taldeak, Pako Aristi idazlearen gidaritzapean. Joan Mari Irigoienen Kalamidadeen liburua lanarekin emango diote hasiera saioei. Ekainera bitartean, hileko azken ostegunetan bilduko dira, irakurri duten liburuaz hitz egin eta hausnartzeko. Hilean liburu bat irakurtzen dute, euskaraz eta taldean parte hartzea doakoa da.
Taldean parte hartu nahi dutenek, mezu bat bidali beharko dute liburutegia@zestoa.eus helbidera edo iraliaren 1etik aurrera liburutegira gerturatu edo 943 147 816 zenbakira deitu. Ikasturtean zehar taldean sartzeko aukera ere dago.