Zestoako Udalak azken egunetan herriko hainbat etxeetan iruzur saikerak egin dituztela ohartarazi du. Honela dio erakundeak kaleratu duen oharrak:
Albisteak
Herrian iruzur saiakerak egin dituztela salatu du Udalak
— 2023-08-11“Zestoako Udalak azken egunetan etxez etxe hainbat pertsona ibili direla ohartarazi nahi die herritarrei. Pertsona hauek telefonia operadore baten izenean ibili dira eta balizko informazio edo aldaketa tekniko baten aitzakian etxeetan sartzeko saiakerak egin dituzte. Zestoako Udala telefonia enpresarekin harremanetan jarri da eta beraien izenean dabiltzan pertsona horiek aipatu enpresarekin zerikusirik ez daukatela esan diote udalari. Beraz, hortik garbi ondoriozta daiteke helburua etxeetan lapurretak egitea izan daitekeela. Etxean antzeko bisita jasotzen duten herritarrei udltzaingoan parte eman dezatela erregutzen zaie.”
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide