Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joan den urtean egin zen moduan, datozen amabirjin jaietarako eraso matxisten aurkako protokoloa osatuko du Itaiak. “Festak datoz eta honekin batera indarkeria matxistaren kasuak gora egiten dute. Honen aurrean, erasoen aurkako protokoloa egongo da eta honetaz hitz egiteko asanblada irekia deitu dugu” azaldu dute Itaiako kideek. Datorren ostegunean, hilak 17, izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean, Gaztetxean.