Albisteak

Ekintzaz beterik dator asteburua

Jaietako egun ofizialak datorren asteburuan badira ere, ekintzaz beterik dator hau ere.

Eguraldia eta beste hainbat arrazoi tarteko, hitzorduen kokapenak aldatu dira hainbat ekintzetan:

Irailak 1, ostirala

18:00. XIII. Gazteen Udako txapelketako finalak Gurutzeaga frontoian.

19:00. “Ipurbeltz” kale antzerkia udaletxe azpian.

Irailak 2, larunbata

11:30. XXXVI. Ondarbasora Igoera.

12:00. Gaztetxeko txupinazoa, luntxa eta “Antton etxera!” gazte argazkia Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta

Eguerdi partean, Zestoako Batukada.

13:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, arkupetan.

13:30. Laranjaditik hasita, manifestazioa “Gaztetxea defendatu, desalojoa gelditu” lemapean (ZGA)

14:15. “Antton Ao Pobo – Etxera” herri bazkaria Estazioko Industrialdean, Caravan Parken.

17:00. Bertso saioa, Jon Maia, Miren Artetxe, eta Unai Iturriagarekin Caravan parken

Ondoren ElektrotxOrongo

18:00. Dj3re eta Costmix Gaztetxean (ZGA)

22:30. EH Sukarra + Lin Ton Taun. Foru plazan.

00:30. Dj Murxi Gaztetxean (ZGA)

Irailak 3, igandea

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:30. Meza.

13:15. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Esperanza Benítez Doblado eta Pedro Igarataundi Unanue izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.

Ondoren, harri-jasotzaileak plazan: Lur Errekondo, Lierni Osa, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti.

14:30. Bazkaria jubilatuen tabernan.

18:00. Zestoako XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan. Antolatzailea: Zestuko Trikitixa kultur elkartea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide