Zestoako pentsiodunak asteleheneroko elkarretaratzeetara itzuliko dira
Danbolin— 2023-09-13Udako etenaldiaren ostean, bueltan izango dira Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak deitutako astelehenetako elkarretaratzeak. Datorren astelehenean, hilak 18, egingo dute aurrena, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean. Pentsioak, osasun zerbitzuak, zaintza duina, banketxe lapurrik ez, pribatizaziorik ez! lelopean bilduko dira.