Albisteak

Askotariko ikastaroak antolatu dituzte Arroabean

Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako. Interesatuek urriaren 9ra arte izango dute izena emateko aukera, Txara dendan.

Eskaintza:

  • Trikitixa eta panderoa, astelehenetan, Elkargunean (ordua zehazteko).
  • Salsa eta batxata, astelehenenetan, salto gelan (18:30-20:00).
  • Xakea, adin guztientzat, asteartetan (ordua zehazteko).
  • Eskulanak, asteartetan, Kultur Etxean (15:00-17:00).
  • Bertso eskola, asteazkenetan, Elkargunean (19:00-20:00).
  • Yoga, astelehen eta ostegunetan, eskola zaharrean (17:30-18:45).
  • Zumba, astearte eta ostegunetan, salto gelan (9:30-10:15).
  • Arroa aktibo (mantentze gimnasia), astearte eta ostegunetan, salto gelan (11:30-12:30).
  • Barreterapia, Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean antolatuta, azaroak 17 eta 15 (tokia zehazteko).
  • Lehen sorospenak, bi orduko lau saio (eguna zehazteko).

Urtarriletik aurrera

  • Argazkilaritza
  • Elukadura osasuntsua
  • Reiki usui



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide