Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurre-benjamin mailakoen (2016an jaiotakoak) pilotako entrenamenduak urriaren 7an hasiko direla jakinarazi du Abantzu pilota klubak. Kiroldegiko lanak direla eta, entrenamenduak frontoi zaharrean egingo dituzte, larunbat goizetan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.
Izen emate kopurua handia bada, bi taldetan banatuko dira, bata 10:00etatik 11:00etara, eta bestea, 11:00etatik 12:00etara. Izena emateko mezu bat bidali beharko da 679 060 889 (Arrita) telefono zenbakira.