Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urriko azken asteburuan izango da aurten Txikitasunian Haundi Arroabean. Urriaren 27an, ostiralean, Potx pailazoak izango dira arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan, berriz, pintxopote musikatua Nokonoren eskutik. Eguna amaitzeko, gaueko 22:00etan Mus txapelketa azkarra izango da.
Urriaren 28an, larunbatean, 11:00etan Sakulupe parkeko lanak amaituko dituzte auzolanean eta ondoren mokadutxoa izango da. Arratsaldeko 16:30ean arroarren arteko jolasak egingo dituzte. 20:00etan trikipoteoa izango da eta ondoren, gaueko 21:00etan, Igor Olabideren omenezko bertso afaria Ederki elkartean. Igorren senide eta lagunek antolatu dute bertso afaria Ederki eta Ezkaizko auzo elkarteen laguntzarekin. Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Salegi arituko dira Amaia Agirre gai jartzailearen agindutara bertsotan.