Albisteak

Martxoaren 17an greba orokorra egingo da eta Zestoako egitaraua jakinarazi dute

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. “Gutxieneko soldata hemen erabaki” lelopean, soldatak hobetzea eta aberastasuna bidezkoago banatzea aldarrikatuko dituzte.

Grebaren harira, Zestoan ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun horretarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitaraua honakoa izango da:

· 08:00etan, informazio piketea plazan.
· Ondoren, hamaiketako kolektiboa egingo dute (norberak berea eramanda).
· 12:30ean, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
· 18:30ean, elkarteratzea egingo dute herriko plazan.

Sindikatuen arabera, grebaren helburua da Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa ezartzeko bidea irekitzea eta lan baldintza duinak aldarrikatzea. Herritarrak mobilizazioetan parte hartzera animatu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide