Albisteak

Oldarraldi judiziala hobeto ulertzeko solasaldia izan zen atzo Alonderon

Euskararen kontseiluak deituta, oldarraldi judiziala salatzeko manifestazioa izango da larunbat honetan, azaroak 4, Bilbon. Horren harira eta egungo egoera ulertzeko, Udalak eta Zestoako Euskara Foroak solasaldia antolatu zuen atzo Alonderon. “Auzitegietako azken epaiek zertan eragingo digute herritarroi?” galderari erantzuteko Iñigo Urrutia EHUko irakaslea eta Miren Segurola UEMA koordinatzailea gonbitatu zituzten.

Solasaldian parte hartu zuten adituak bi ikuspuntu ezberdinetatik aritu ziren. Batak alde juridikoari erreparatu zion eta besteak udaletako eskarmentuari.

Paradigma aldaketa bat egon dela aipatu zuten eta euskararen legeak birpentsatzeko, euskarari estatus berri bat emateko garaia dela esan zuen EHUko irakasleak. Hizkuntza politikak egun auzitegietan erabakitzen ari dira, eta eskumen hori herriak berreskuratu behar duela esan zuen.

Miren Segurolak, bere aldetik esan zuen udal euskaldunak direla herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzen dutenak.  Eta horrela jarraituko dutela UEMAko Udalek euskaraz funtzionatzen eta euskararen erabateko normalizazioaren alde lan egiten.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide