Albisteak

Barreterapia tailerra egingo dute Zestoa Osasuntsu ekimenaren baitan

argazkia: Maxixatzen

Azaroaren 7an, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara “barreterapia tailerra” egingo dute Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan kiroldegian. Hainbat dinamika landuta, barrearen onurak norberaren baitan sentitzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Tailerra Manex Beristainek bideratuko du eta plaza mugatuak izango direnez, izena eman beharko da kiroldegian




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide