Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak Gutxieneko 1080 euroko pentsioaren kanpaina orokorrarekin jarraitzen du. Alde batetik, ezagunak dira astelehenero egiten dituzten elkarretaratzeak. Horrez gain, pasa den astean mozioa aurkeztuko dute udaletxean, Zestoako Udalak konpromisoa hartu dezan Jaurlaritzari gutxieneko pentsiora iristen falta den zatia jar dezan. Azkenik, pasa den astean, aldarrikapen berdinarekin, firma bilketa ere egin zuten eta sarrera eman zitzaien udaletxean.