Gizonen papera Greba Feminista Orokorrean

Greba orokorra izanik, gizonak ere deituta daude grebara. Zaintza eskubidearen aldeko borroka ez da soilik emakumeen kontua, denon bizitzaren inguruan hitz egiten ari gara; ondorioz, denok hartu behar dugu ardura. Gizonak, protagonismorik gabeko aktibazio batera deituta daude, hau da, bigarren lerroan egonda ere, subjektu aktiboak izango dira, ez dira grebaren erabakigune edo zuzendaritza politikoaren parte izango, baina bai grebaren parte aktibo.

Hala, lantokietan greba sozializatzera deitzen ditugu, eta greba aurrera ateratzen dela bermatzera. Era berean, gizonei dei egiten diegu herrian antolatutako grebako mobilizazioetan parte hartzera. Baina gizona mobilizazioetara joateko emakume bat zaintzen gelditu behar baldin bada, gizonak hartu beharko du bere gain zaintza hori. Emakumeak kalean ikustea lehenetsiko dugu, eta ez zaintza lanetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide