Albisteak

EAJk prentsa-oharra kaleratu du anbulatorioaren egoera dela eta

Honela dio Zestoako EAJk  anbulatorioaren azken aldiko egoeraren harira igorrirako prentsa-oharrak:

Azken egunetan Zestoako anbulatorioan dagoen egoera hizpide da eta herrian WhatsApp bidez zein EH Bilduk egunkaritan euren kezka adierazi dute. Honen aurrean Zestoako EAJk Osasun Sailarekin kontsultak egin ditu eta puntu hauek argitu nahi ditu:
– Zestoari biztanlez 2 mediku dagozkio eta mediku batek uko egin diolako dago hutsunea. Puntualki Zumaiatik dator mediku errefortsua. Ordezkoa berehala kontratatzea ez da posible medikurik ez dagoelako.
– Zabaldu da “dagoen medikua lan murrizketarekin dagoela kontratuz”. Ez da egia. Bere borondatez dago eta murrizketarako eskubidea dauka.
– Egunean egunerako txandak ematen ari dira.
– Estresa oso hitz arriskutsua da. Anbulatorio guztietan bezala, egun batzuetan, lan karga handia egon ohi da eta beste batzuetan, une arinagoak bizi dira.
– Osasun Sailak buru-belarri lanean dihardu egoerak hobera egin dezan, baina arazoaren muina, berriro diogu, kontratatzeko mediku falta da.

Zestoako EAJ ere arduratuta dago egoerarekin eta arazoa bideratzeko ahal duen guztia egingo du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide