Albisteak
[ARGAZKIAK] Abian da Irakurle Gazteen Kluba
— 2023-12-22Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin, Irakurle Gazteen Kluba jarri da martxan gaur arratsaldean liburutegian. Zortzi-bederatzi urteko hamabost haurrekin eman zaio ekimenari hasiera, eta probaldiaren ondoren izen-ematea irekitzea da asmoa. “Herriko haurren artean badira irakurzaleak, eta beraientzat sortu dugu kluba” esan du Itsaso Zubiria liburutegiko arduradunak: “elkarrekin irakurtzeko aukera eskaini eta leitzeko duten zaletasun horren su txikia mantentzeko”.
Alaine Agirreren “Hau ez da zoo bat!” izango da aurrena irakurriko duten liburua. Aurreneko bi kapituluak irakurri dituzte gaurko saioan bertan eta jarraipenerako orri-markatzekoa ere egin dute eskulan modura. Urtarrilaren 2an izango dute hurrengo hitzordua eta ordurako etxean irakurrita eraman beharko dituzte beste kapitulu batzuk.
Egin zaitez bazkide