Albisteak
[AGENDA] Gaur arratsaldean izango da zertan gozatua: eskulanak, dantza urbanoa eta magia ikuskizuna
— 2024-01-03Bada zertan gozatua gaur arratsaldean:
-16:30ean “Familia eta gazte” tailerra izango da Gaztelekuan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta arratsaldeko 16:30etatik 19:00ak bitartean HH2-LH2 arteko haurrentzat.
-17:00etan Dantza urbanoak kiroldegian Elene Carreterok gidatuta. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 3. ziklokoen txanda izango da eta DBHkoek 18:00etatik 19:00etara bitartean egingo dute.
-18:00etan Iago Magoaren ikuskizuna izango da Arroabeko eskola zaharrean Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide