Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin Irakurle Gazteen Kluba jarri zen martxan Gabonetako opor garaian. Aurreneko liburua irakurtzen amaitu dute gaur, Alaine Agirreren “Hau ez da zoo bat!” liburua, eta aurreko saioan aukeratuta utzitako bigarren liburuaren aurreneko kapitulua irakurri dute, David Fernandez Sifresen “Norbait dabil nire koadernoan”. Aurreko saioetan bezala, kapitulu batzuk elkarrekin irakurriko dituzte eta beste batzuk etxean.
