Albisteak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman dute epaileek, elizbarrutiari arrazoia emanda
— 2024-01-26Asteazkenean, usurpazio delituagatik epaitu zituzten bi gazte Azpeitiko Epaitegian, Elizondo eraikina okupatzeagatik. Gaur, Zestoako Gaztetxea husteko agindua eman du Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiak.
Elizaren jabetza-eskubidean oinarritzen den epaiak, Elizondo eraikina berehala utzi eta jabetza parrokiari itzultzeko agintzen du. Ebazpenak ohartarazten duenez demandatuek ez badute betetzen kanporaketa agindua emango da.
Halaber, zehaztu du auzipetuek “auzipeko finkaren gainean” ez dituztela parrokiaren eskubideak urra ditzakeen jokabide aktibo edo pasibo, zuzeneko edo zeharkakoak sutatu behar.
Epaia ez da irmoa eta errekurtsoa jar dezakete Gipuzkoako Auzitegian.
Epaileak adierazi duenez, “Gazte Asanbladak” eta parrokiak eraikinari emandako erabilera eta gazteek kulturgune bat izateko duten eskubideari buruzko eztabaidak ez datoz bat egungo prozedurarekin. Gai horiek dagozkion autoritatearen aurrean aurkeztu behar direla eta judizioa alderdi espezifikoetan zentratzea dela iradoki du.
Gazte asanbladak emango dituen pausuak erabakitzeko oraindik ez du elkartzerik izan eta datozen egunetan emango du hartutako erabakien berri.
Egin zaitez bazkide