Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale kultur elkarteak antolatuta, astelehenean otsailak 26, “Bidasoa 2018-2023” dokumentala izango da ikusgai Alondero aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak, 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, eragindako egoera azalatzen du.
Dokumentala ikusi ondoren solasaldia izango da: Mikel Ibarguren, Aintzane Lasarte eta Eñaut Aramendiak hartuko dute parte.
Proiektu hau, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta zinema aretoetatik pasa ondoren, jada Primeran plataforman ikusgarri dago doan.